Hemen zaude: Hasiera Artikuluak 5.000 Milioi euro Europako babes sozialeko bataz besteko gastura heltzeko

5.000 Milioi euro Europako babes sozialeko bataz besteko gastura heltzeko

2014/03/25
Herrialde bateko gastu sozialak herrialde horretako agintariek gizartearen beharrak bermatzeari zenbateko lehentasuna ematen dioten azaltzen du. Espainiar Estatuak adibidez, praktika militarrak gastu sozialtzat jo ditu. Nafarroan eta EAEn, gastu sozialaren bataz bestekoa Europar Batasuneko 28 Estatuen bataz bestekoa baino nahiko beherago dago.

32BuletinaGabinete_eus

Azterketa Bulegoko 32. buletinetik hartua

Azken egunetan Bardeetan egin diren praktika militarrak gastu sozialtzat jo ditu Espainiar Estatuko Barne Ministro den Pedro Morenesek. Horrenbesteko astakeriak gobernuen gastuaren lehentasunak zein diren ikusteko ere balio dute, izan ere, lehentasunen araberakoa izaten da egiten den gastua.

Eurostatek, Europako estatistika institutuak, Europako estatuek gastu sozialean zenbat gastatzen duten

"Europar Batasuneko 28 estatuen gastu sozialaren bataz bestekoa BPGd-aren %29,1ekoa da"

argitaratzen du, eta honek gure herrialdean egiten den gastuarekin alderatzeko aukera ematen du. Datu honek azaltzen baitu estatu eta herrialde bakoitzeko agintariek gizartearen beharrak bermatzeari zenbateko lehentasuna ematen dieten.

 Europako gizarte babesari buruz argitaratutako azken datua 2011koa da, eta Europar Batasuneko 28 estatuen gastu sozialaren bataz bestekoa BPGd-aren %29,1ekoa da. Hau da, 2011an zehar sortutako 100 eurotatik 29,1 babes sozialera bideratu ziren bataz beste Europan. Euroguneko bataz bestekoa, bestalde, %29,8koa izan da.

"Gure agintarien erabakien ondorio dira, adibidez, Bilbon 25.000 pertsona pobrezia sakonean egotea (biztanleen %8), edota Nafarroan 9.500 familia izatea oinarrizko errentatik bizirauten dutenak"

Dena den, estatu ezberdinen artean desberdintasun handiak daude. Gizarte babesean gastu altuena egiten duten estatuak Danimarka (BPGd-aren %34,2), Frantziar Estatua (% 33,6) eta Herbehereak (% 32,3) dira. Eta Euroguneko gastu sozialik txikiena duten estatuak berriz, Luxenburgo (% 22,5), Espainiar Estatua (% 26,1) eta Portugal (%26,5) dira.

Hego Euskal Herriko gizarte babeseko gastuak aztertzen baditugu, seguruenik inor ez da harrituko Nafarroak Euroguneko gastu sozialik txikiena duela esaten badugu (2011an BPGdaren % 19,4). Europako bataz bestekoa baino 9,6 puntu gutxiago. Honek suposatzen du Nafarroan 1.896,5 milioi euro gehiago gastatu beharko liratekeela babes sozialean Europako bataz besteko gastua berdintzeko.

32BuletinaGabinete_taula

EAEko gastu soziala BPGd-aren % 24,5 izan da 2010ean (argitaratutako azken datua), eta Euroguneko hirugarren txikiena da, Nafarroak eta Luxenburgok dute soilik gizarte gastu txikiagoa. Europako bataz bestekotik 4,8 puntura. Honek EAEn Europako bataz besteko gastua berdintzeko babes sozialera bideratzen denaz gain beste 3.125,8 milioi euro bideratu beharko liratekeela suposatzen du.

Hego Euskal Herrian babes sozialean Europako bataz bestekoa baino 5.022,3 milioi euro gutxiago gastatzea erabaki politikoa bat da.

Gizartearen pobretzea eragitea erabaki politikoa den moduan. Eta horretan dabiltza lan erreformak, murrizketak eta doitzeak, pentsioen murrizketak eta abar egiten dituztenean. Gure agintarien erabakien ondorio dira, adibidez, Bilbon 25.000 pertsona pobrezia sakonean egotea (biztanleen %8), edota Nafarroan 9.500 familia izatea oinarrizko errentatik bizirauten dutenak.

Datu hauek ez dute esan nahi beste Europako beste herrialde batzuetan egiten den gizarte politika langileontzat egin litekeen politikarik egokiena denik, baina bai beste politika bat egitea posible dela. Eta gastu sozialaren maila, eta pertsonen beharrak bermatzea lehentasun gisa hartzea borondate politiko kontua dela. Lehentasun kontua.