Hemen zaude: Hasiera Artikuluak ‘Zuloan’ liburuaren aurkezpena abenduaren 12an Donostian

‘Zuloan’ liburuaren aurkezpena abenduaren 12an Donostian

2017/12/06
Jadanik kalean da Zuloan liburua, ARGIA eta Manu Robles-Arangiz Institutuaren arteko elkarlanari esker argitaratua. AHTko obren barrunbeetan langileek bizi dituzten baldintza prekarioak eta azpikontraten joko iluna lehen eskutik kontatzen duen lanaren aurkezpena abenduaren 12an izango da Donostiako Kaxilda liburu-dendan 19:00etan. Urko Apaolaza ARGIAko kazetari eta liburuaren egileak hitz egingo du ekitaldian.

ELA sindikatuko kideekin batera AHTko obretan bizitako esperientzia kontatzeaz gain, jasotako testigantzen eta ikerketaren ondorioen berri ere emango du Apaolazak, Manu Robles-Arangiz Fundazioko Unai Oñederraren aurkezpen labur baten ondoren.

Zuloan aurkezpena