Hemen zaude: Hasiera Artikuluak 2015ean sinatu ziren kontratu mugatuen %90aren iraupena hiru hilabetetik beherakoa izan da

2015ean sinatu ziren kontratu mugatuen %90aren iraupena hiru hilabetetik beherakoa izan da

2016/02/18
2015ean 1,2 milioi kontratu sinatu ziren Hego Euskal Herrian, lan egiten duen pertsona bakoitzeko kontratu bat baino gehiago. Hau da, pertsona bakoitzari kontratu bana egin izan balitzaio, horrek adieraziko zuen 2015ean den-denak kaleratuak eta, ondoren, berriz kontratatuak izan zirela (eta batez bestekoa biribildu ahal izateko, oraindik beste 75.000 kontratu inguru geratuko ziren esleitu gabe).

Aterketa Bulegoko Buletina 46Aterketa Bulekoko 46. buetinetik hartua

Hori gertatu ordez, 2015ean langile askok ez zuten   kontraturik   sinatu   lehenagotik   sinatua zutelako   (artikulu   honetan   ez   dira   aipatuko kontraturik gabe lan egiten dutenak) eta, aldiz, beste askok lan kontratu ugari sinatu zituzten urtean   zehar.   Adibidez,   lanegun   bakoitzeko kontratu   bakarra   sinatuta   (eta   bat   baino gehiago   egin   daitezke   egunean),   urtebetean langile  batek   200   kontratutik   gora   sinatu litzake.

Hau da, hain zuzen, gure herrialdean ematen ari   dena:   EAEn   eta   Nafarroan   2015ean egindako kontratu mugatuen %88,1en iraupena 3 hilabete baino gutxiagokoa zen; %8,4rena 3 eta 6 hilabete artekoa izan zen eta 6 hilabetetik gorako   iraupena   zuten   kontratuak   %3,5 besterik ez ziren izan.

Are   gehiago,   bitarteko   eta   obra   edo zerbitzuetarako kontratuen %60,1ek –kontratu mota bi hauek baino ez ditugu aztertzen, SEPEk argitaratutako kontratuen estatistika guztiek ez baitute   informazio   eta   xehatze   maila   bera eskaintzen–   7   egunetik   beherako   iraupena zuen, beste askoren iraupena (%21,8) hilabete baino   motzagoa   zelarik.   Beraz,   kontratu gehiago   sinatzean   ez   da   zertan   enpleguan hazkunderik sortu eta, aldiz, prekarietatearen okertze bat eman daiteke, Hego Euskal Herrian gertatzen ari den bezala.

2015eko kontratuen Iraupena Hego Euskal Herrian

Kontratuen Iraupenen taula