Hemen zaude: Hasiera Artikuluak 2010eko Aberri egunarako ELAko Nazio Batzordearen ebazpena

2010eko Aberri egunarako ELAko Nazio Batzordearen ebazpena

2010/03/30
ELAk badaki aldarrikapen nazional eta politiko batzuk lortzeko dinamika uztartu egin behar dela erakunde politikoen alderdi- eta hauteskunde-helburuekin. Baina badaki, halaber, hainbat oinarrizko gaietan (giza-eskubideak, demokrazia, euskara, erabakitzeko eskubidea) minimo batzuk adostu beharko liratekeela, ezarri nahi diguten estatu-arrazoi horri aurre egiteko.