Hemen zaude: Hasiera Artikuluak 20 urte #EstatutuaHilda ekitalditik: zer erakusten digu Kataluniak?

20 urte #EstatutuaHilda ekitalditik: zer erakusten digu Kataluniak?

2017/10/26
1997ko urriaren 18an ELAk "Estatutua hilda dago" oihukatu zuen Gernikan. Estatutismotik soberanismora jauzia irudikatzeko balio izan zuen ekitaldi hartatik 20 urte pasa dira jada. Urteurrena aitzakiatzat hartuta, Kataluniako esperientziaren laguntzarekin, burujabetza prozesua nola abiatu aztertuko dugu, azaroaren 6an, Donostiako EHUren kanpuseko aularioko areto nagusian (Ignacio Maria Barriola eraikina).

Azaroaren 6a, astelehena, Ignacio Maria Barriola eraikineko areto nagusia (EHUren Ibaetako Kanpuseko aularioa)

Egitaraua:

09:30-10:00 Gernika 1997: testuinguru politikoa eta estrategia aldaketa baten esanahia
Leire Txakartegi, planifikazio estrategikoaren eta genero politiken arduraduna ELAn

10:00-10:30  EAEko autogobernuaren egoeraren inguruko hausnarketa
Iñaki Lasagabaster, Administrazio Zuzenbidean EHUko Katedraduna

10:30-11:00 ELA eta LABen iraileko adierazpen politikoaren aurkezpena
Amaia Muñoa, ELA sindikatuko Idazkari Nagusiaren albokoa

11:00-11:30 Eztabaida

11:30-12:00 Atsedena

12:00-13:00 Kataluniako egoeraren azterketa politikoa
Jordi Muñoz, politologoa, Universitat de Barcelonako ikerlaria

13:00-13:20 Eztabaida

13:20-13:40 Abaguneari loturiko ondorioak
Adolfo Muñoz "Txiki", ELAko Idazkari Nagusia