Hemen zaude: Hasiera Multimedia Infografiak

Infografiak

Langabezia tasa eta gutxieneko soldata Europar Batasunean
Soldata minimo altuagoen kontra daudenek argudiatzen dutenez, gutxieneko soldata altuago batek langabezia maila altuagoa eragingo luke. Hurrengo grafikoak langabezia tasa eta hilabeteko gutxiengo soldata alderatzen ditu eta, ikusten denez, ez dago harreman argirik bien artean. Are gehiago, langabezia tasa altuenak dituzten estatu biak –Grezia eta Estatu espainiarra, %24,1 eta %21,3arekin, hurrenez hurren– ez dira soldata minimo altuenak dituztenak Europar Batasunean, eta burutik urrun kokatzen dira.
DonEdukia Octet Stream Babes sozialeko gastua Europan
Soldata txikiagoak, langabezia gutxiago?
Grafiko honek argi erakusten du saldu nahi digutena faltsua dela. Soldata handienak dituzten herrialdeetan langabezia tasa txikiagoa da. Beraz, lan kostuak murriztu behar direla diotenak, beste interes bategatik diote hori, ez langabeziak arduratzen dituelako.
Soldataz kontatzen ez diguten guztia
Soldaten kontrako erasoak badu bere arrazoia. Ez, ez da krisitik ateratzeko gehienei komeni zaigun bidea, gutxi batzuei interesatzen zaien trikimailua baizik. Taula honek hori argitzen lagunduko dizu.
DonEdukia Patronala gezurretan ari da soldatei buruz
DonEdukia Langabetuen erdiek ez dute inolako langabezia prestaziorik jasotzen
Zenbait arduradun politikok langabeziaren jaitsiera harrotasunez begiratzen duten bitartean, Hego Euskal Herrian 110.318 pertsona daude langabezian izena emanda eta inolako prestaziorik jaso gabe.
DonEdukia 2013ko abendu arte Lan istripu mortalak Hego Euskal Herrian
2013ko abenduaren 11 arte
DonEdukia Espainar estatuan diru-sarrera publikoak, Europako azken postuetan
Ohikoa den bezala, espainiar estatua 2012an gastu publikoan batezbesteko mailatik behera geratu da (datuak argitaratu diren azken urtea). Halere desberdintasun handiena diru-sarreretan ematen da.
DonEdukia LANGABEEN ERDIAK EZ DU PRESTAZIORIK JASOTZEN
DonEdukia object code Behin behineko kontratu, gero eta gehiago
EPAk ematen duen aldi baterako enplegu tasa 2013ko hirugarren hiruhilekoan %20,8an kokatu da
DonEdukia HEGO EUSKAL HERRIKO LAN-EZBEHARREN EGOERAREN TXOSTENA 2012. URTEAN
2012an, Hego Euskal Herriko enpresen egoera, lan-ezbeharrei dagokienez, ez da hobetu eta oso kezkagarria dela esan dezakegu. Izan ere, analisi hau landu dugu murrizketa eta erreforma ikaragarriak izaten ari diren garai batean eta, neurri horiek oso kaltegarriak izaten ari dira langileriaren bizitzarentzat eta osasunarentzat, txostenean ikusiko dugun bezala.
DonEdukia chemical/x-kinemage Gero eta probreagoak eta gizarte prestazio gutxiagorekin
Pobrezia. gizarte prestazioak, aurrekontuak, murrizketak, ELA ren Azterketa bulegoaren buletina
DonEdukia object code ZORRETAN EZ BAGAUDE, EZ DUGU ORDAINDUKO!!!
#NotOurDebt #EzDaGureZorra #NoEsNuestraDeuda
DonEdukia Bankari emandako dirulaguntzak eta, osasungintza eta Hezkuntzaren aurrekontuak
Azterketa bulegoko 26. buletina
DonEdukia Octet Stream Ez dago beharrizan sozialetarako dirurik, baina bai finantza sektorea laguntzeko
DonEdukia 2013ko iraila arte Lan istripu mortalak Hego Euskal Herrian
20013ko urtarrilatik irailaren 27 arte
DonEdukia Etengabeko prestakuntzaren negozioa
DonEdukia audio/x-realaudio Langabetuen egoera
Prekarietatea ez da soilik lana dutenentzat. Lanik gabekoen egoera ere gero eta txarragoa da.
DonEdukia Octet Stream Aleko lan kostua, % aldaketa. 2008-2012, Euro gunea eta espainar estatua.
Soldatak jaitsiz lehiakortasuna gehitu eta horrela ekonomia hobetzen dela, faltsua da beraz, eta jarraitu beharreko bidea alderantzizkoa da: soldatak igo, hauen eros ahalmena gehitu eta ekonomia bultzatzeko.
Infografiak
DonEdukia Langabezia-prestazioen bilakaera. HEH, 2008-2013
Langabezian erregistraturiko langabe kopuruak %117,5 egin du gora 2008ko abuztutik hona (krisia hasi zenetik), 106.368tik 231.403ra igaro baita; hau da, 125.035 lagun gehiago daude langabeziaren zerrendetan izena emanik.
DonEdukia Kontratuak, motaren, lanaldiaren eta sexuaren arabera. HEH, 2012
DonEdukia Nork ordaintzen ditu zergak hemen ?
DonEdukia Octet Stream Hego Euskal Herriko langabezia Europarenarekin konparatuta
Auzitegietan ere, berme hoberena (I)
Auzitegietan ere ELA sindikatua da langileon bermerik onena. Lan erreforma onartu zenez geroztik, ELAk azpimarratu nahi du irabazi ditugun hainbat sententzien garrantzia. Kaleratze kolektiboak, zerrenda beltzak eta diskriminazio sindikala; greba eta askatasun sindikalerako eskubide urraketak; ultraaktibitatea; lan baldintzen funtsezko aldaketak.
Auzitegietan ere, berme hoberena (II)
Irabazitako sententziek mugak jartzen dizkiete azken lan erreformaren ondorio maltzurrenei, eta erakusten dute enpresek ezin dutela nahi duten guztia egin, epaileen kontrolpean daudela. ELAren zerbitzu juridikoa ekimen sindikala osatzeko tresna ezin bestekoa bihurtu bada ere, ezinbestekoa da borroka sindikala eta negoziazio kolektiboa bultzatzen jarraitzea.
Susperraldia eta hazkundea, benetan? Enplegu maila ez da hobetu
Krisialditik irteten ari garela diosku diskurtso ofizialak, hazten ari garela. Baina hazkunderik egotekotan, ez dago birbanaketa bidezkorik. Gutxien dutenek galtzen dute, eta gehien zutenek are gehiago dute. Infografia honetan ikus dezakegu enplegu maila ez dela hobetu.
Susperraldia eta hazkundea, benetan? Langabezia eta behin-behinekotasuna
Krisialditik irteten ari garela diosku diskurtso ofizialak, hazten ari garela. Baina hazkunderik egotekotan, ez dago birbanaketa bidezkorik. Gutxien dutenek galtzen dute, eta gehien zutenek are gehiago dute. Infografia honetan ikus dezakegu Europa mailan garaileak garela langabezian eta behin-behinekotasunean.
Susperraldia eta hazkundea, benetan? Langabezia estaldura beherantz
Krisialditik irteten ari garela diosku diskurtso ofizialak, hazten ari garela. Baina hazkunderik egotekotan, ez dago birbanaketa bidezkorik. Gutxien dutenek galtzen dute, eta gehien zutenek are gehiago dute. Infografia honetan ikus dezakegu langabezia estaldura beherantz doala; geroz eta langabetu gutxiagok jasotzen du langabezia saria.
Eusko Jaurlaritzaren gastu publikoa zorrarekin eta gabe 2009-2016
Zein da, beraz, Eusko Jaurlaritzak benetan gastatzeko duen zenbatekoaren bilakaera, zorraren ordaina kenduta? 2009an 10.171 milioi euro izan ziren (BPGd-aren %15,3), eta 2016an 9.413 milioi izango dira (BPGd-aren %13,1), hots, 758 milioi gutxiago. Beraz, Jaurlaritzak datorren urtean bere ardurapeko arloetan (osasuna, hezkuntza, etxebizitza, etab.) 2009an baino 758 milioi gutxiago gastatuko du. 1. grafikoak erakusten du gastu publikoaren jaitsiera zorraren ondorioz askoz handiagoa dela (zorra bi lerroen arteko tartean islatzen da).
Eusko Jaurlaritzaren zor publikoa bikoiztu egin da 5 urtetan
Azken urteetan metatu den zorraren igoerak eragin du zor bizia (gobernuaren guztirako zorraren zenbatekoa) kontutan izateko moduko mailara iritsi dela, 2. grafikoak erakusten duen legez. Zehazki, zor bizia 2009ko BPGd-aren %3,1etik 2011ko %6,44ra eta 2016ko %12,1raino iritsi da. Beraz, guztirako zorra 2016an 8.686,7 milioi euro izango da, 2011ko bikoitza, eta Jaurlaritzaren urteko gastutik gero eta gertuago.
Eusko Jaurlaritzaren gastu publikoa osasungintzan Europako txikienetakoa da
Eusko Jaurlaritzak aurreikusi du 2016an osasungintzara 3.416 milioi euro bideratuko dituela, BPGd-aren %4,8, hots, 2009an baino 92,7 milioi gutxiago. Arlo honetarako 2009ko aberastasunaren portzentaje bera baliatuko balitz (BPGd-aren %5,3), 2016ko osasungintzako aurrekontua 377 milioi euro handiagoa litzateke.
EAEn hezkuntzan dugun gastu publikoa Europako txikiena da, Errumaniaren ondoren
Hezkuntzako gastu publikoaren beheranzko joerak areagotu egiten du Europan dugun defizita. 2013ko ekitaldian EB28an batez beste BPGd-aren %5 bideratu zen hezkuntzako gastu publikora, hots, EAEn baino 1,3 puntu gehiago. EB28ko ahalegin bera eginez gero, Eusko Jaurlaritzak egindako gastua baino 841,9 milioi gehiago jarri beharko zituzkeen. Honekiko ere deigarria da orain arte espainiar Estatuan (BPGd-aren %4) EAEko administrazioak baino gastu handiagoa izatea hezkuntzan (2013ko ekitaldian 181,1 milioi euro gehiago lirateke). Hezkuntzaren finantzazio publikoari dagokionez BPGd-ko zatiaren arabera atzetik hasita bigarren lurraldea da EAE; atzean Errumania besterik ez dago, eta gailendu egiten dira Bulgaria, Grezia edota Hungaria.
Hego Euskal Herriko presio fiskala Europako txikienetakoa da
Presio fiskala da barne produktu gordinaren zer portzentaje biltzen duten Administrazio guztiek. HEHrako eskura dagoen azken datua 2012koa da. Datu horren arabera, presio fiskala BPGaren %31,1 da (zerga hitzartu, udal zerga eta Gizarte Segurantzarako kotizazioen artean). Hala ere, Europarako azken datu ezaguna 2011koa da, eta, urte hartan, 27-EBko presio fiskala, batez beste, % 38,8 izan zen. Beraz, HEHrekiko aldea BPGaren 7,7 puntukoa da.
Krisiaren irakurketa bat: 2007-2009 eta 2010-2015
Infografia honetan krisiaren aitzakian hartu diren neurriak azaltzen dira, bi etapa desberdinduz: 2007tik 2009ra lehena, eta 2010etik gaur egunera bigarrena. Erabaki kontzienteak izan dira, shock egoera baliatu dute nahi zituzten neurriak aurrera eramateko.
Demokraziari kolpea
Infografia honek azaltzen du austeritate politikak egin ahal izateko demokraziari kolpe latza eman behar izan diotela. Egoera honen aurrean sindikatuak bi aukeren artean aukeratu behar du: otzantasuna edo disidentzia.
Europar Batasuneko langabezia tasa altuenetakoa dugu Hego Euskal Herrian
Gure herrialdean dagoen lan eta gizarte egoera Europar Batasunekoarekin alderatzean, argi azaltzen da langabezia eta prekarietate maila altuenetakoak dituen lurraldea dugula HEH: %13,7ko langabezia tasa dugun bitartean, Eurozonak %10,4koa du eta 28 estatuen EBk %9,1; soilik lau lurraldek dute gurea baino langabezia tasa altuagoa Batasun guztian: Txipre (%15), Kroazia (%15,6), Estatu espainiarra (%21,3) eta Grezia (%24,2) dira. Ordea, Islandia da langabezia baxuena duen estatua (%3,6), 2008an finantza krisi gogorra pairatu bai, baina presio neoliberalen aurka banka sistema erreskatatu ez zuena. Alemania (%4,5) eta Norvegia (%4,6) daude ondoren.
Gazteen langabezia tasa Hego Euskal Herrian EB28-koaren bikoitza da
Gazteen langabeziari dagokionez, HEHko datuek (%39,2) 28 kideko EBren datuen (%19,9) bikoitza izaten jarraitzen dute eta Eurozonakoetatik (%21,9) oso urruti jarraitzen dute. Kasu honetan, hiru lurralde daude gurea baino okerrago: Kroazia (%41), Estatu espainiarra (%46,6) eta Grezia (%48,8). Arrazoi horregatik eta Europako 24 estatuk gazteen langabezia %25etik behera dutela kontuan izanda (are gehiago, 21 estatuk %20koa baino baxuagoa dute), Batasuneko maila eta joeratik baztertuta gaude Hego Euskal Herrian. Hala eta guztiz ere, Nafarroako datuak EAEkoak baino 5 puntu hobeagoak direla azpimarratu beharra dago. Honetan ere Islandia (%5,3ko gazte langabeziarekin), Alemania (%8,3) eta Norvegia (%10,2) dira egoera hoberena dutenak.
Gutxieneko soldata eta BPG per capita Europar Batasunean
Grafikoan ikusten denez, Luxenburgo da Europar Batasunean gutxieneko soldata altuena duen estatua (1.922,96 euro hilabeteko) eta BPG per capitarekiko soldata minimo baxuena duena ere (%24,8koa). Hego Euskal Herrian gutxieneko soldata Estatu espainiarretik inposatzen da, baina bere garrantzia batez beste sortzen den aberastasunarekiko –BPG per capitarekiko– baxuagoa da: 764,40 euro hileko soldata minimoa 12 ordainalditan gure BPG per capitaren %31,3 besterik ez da, Estatu espainiarrean %40 den bitartean.
2015ean sinatu diren kontratu gehienak prekarioak dira
Hau da gure herrialdean ematen ari dena: EAEn eta Nafarroan 2015ean egindako kontratu mugatuen %88,1en iraupena 3 hilabete baino gutxiagokoa zen; %8,4rena 3 eta 6 hilabete artekoa izan zen eta 6 hilabetetik gorako iraupena zuten kontratuak %3,5 besterik ez ziren izan.
Langabezian dauden langileen egoera oso larria da
Langabezia-tasa %15ean kokatzen da, EB28ko bataz bestekoa (%8,9) baino 6,1 puntu handiagoa. Langabetu gehienak emkumeak dira. Gainera, azken urtean 1,2 puntu hazi da portzentaia. Langabetuen erdiak baino gehiagok ez du inolako prestazo edo subsidiorik jasotzen. Kontratu berrien %92,6 aldi baterakoa izan da.
Langabezian dauden langileen egoera oso larria da
Langabezia-tasa %15ean kokatzen da, EB28ko bataz bestekoa (%8,9) baino 6,1 puntu handiagoa. Langabetu gehienak emkumeak dira. Gainera, azken urtean 1,2 puntu hazi da portzentaia. Langabetuen erdiak baino gehiagok ez du inolako prestazo edo subsidiorik jasotzen. Kontratu berrien %92,6 aldi baterakoa izan da.
2015ean egindako hauteskunde sindikaletan ELAk bere ordezkaritza handitu du
ELAk Hego Euskal Herrian duen lidergoa finkatu da, ordezkaritza osoaren %35,35 lortu baitu 2015an egindako hauteskunde sindikaletan. EAEn ELAk %40,06ko ordezkaritza erdietsi du, %0,19ko hazkundea izanik. Nafarroan ELA %0,35 igo da eta %21,88ko ordezkaritza lortu du, inoiz izan duen emaitzarik onena.
Zer susperraldi ekonomiko?
2015. urteak bilakaera ona izan du hazkunde ekonomikoan, enpleguaren igoeran eta langabeziaren jaitsieran. Hala ere, lan prekarietatearen mailak okerrera egin du eta, era berean, langabezia-prestazio gutxiago eman dira.
Fiskalitate justua aurrekontu sozialentzako
Politika fiskalak eta aurrekontuak erakusten dute erabaki politikoen ideologia. Ez da posible politika sozialak aurrera eramatea erabaki hauekin bat ez datozen politika fisklaik eta aurrekontu politikarik gabe. HEH presio fiskala Europar Batasuneko batez bestekoa izan balitz, 2012an 7.578,9 milioi euro gehiago bilduko ziren
ELAren proposamenak fiskalitate justu baten alde
Hego Euskal Herriko fiskalitateak nagusiki bi arazo larri ekarri ditu berekin: batetik, ez dago behar adina diru-sarrera publikorik gizarte beharrak asetzeko, eta bestetik, zerga-politika bidegabea, eta soldatatik ez datozen errentetan dagoen iruzurrarekiko permisibitatea. Hona hemen ELAk zer proposamen egin dituen fiskalitatean, diru-bilketa handitzeko, eta zerga-politika nahiz aberastasun-banaketa bidezkoagoa izateko.