Muñoz: "Botereari antolakuntzaren bitartez bakarrik egiten zaio aurre"

2014/12/17
Adolfo Muñoz "Txiki", ELAko idazkari nagusia Bilboko Herri Irratian elkarrizketatu dute gaur goizean. Muñoz egoera ekomiko eta sozialaz aritu da eta Confebask patronalak ELA eta LABen ilegalizazioa eskatuz egindako txostena ekarri du gogora. Bere esanetan patronalak ez du onartzen antolatuta dagoena eta botereari antolakuntzaren bitartez bakarrik egiten zaiola aurre, azpimarratu du.