Euskalgintza sindikalgintzan txertatu (III)

Euskalgintza III.pdf 330.2 KB
Iñigo Aranbarri, Jakes Bortayrou, Andoni Egaña eta Roldan Jimenoren testuak biltzen ditu Manu Robles-Arangiz fundazioak Euskalgintza sindikalgintzan txertatu III liburua argitaratu du Iñigo Aranbarri, Jakes Bortayrou, Andoni Egaña eta Roldan Jimenoren testuak bildu ditu Manu Robles-Arangiz Institutua fundazioak "Euskalgintza sindikalgintzan txertatu" izeneko sailaren hirugarren alean. Aipatutako sailean euskal kulturako hainbat ahotsek euskara, kultura, lan mundua eta gizarteari buruzko hitzaldiak eman ohi dituzte, eta gero hitzaldiok liburuan argitaratzeko moldatzen dira. Hirugarren liburu honetan jasotako emaitzak gogoeta interesgarriak ditugu: Iñigo Aranbarri idazleak "Hitzen zarata" aztertzen du, hots, komunikabideetan sarri erabiltzen den hizkuntza desitxuratua, gezurtia, edota hizkuntza eta ideologia jakin baten arabera moldatua; hau nabarmen uzten saiatzen da, "zapalketa historikoek mendez mende erabili duten bidea" baita hori. Andoni Egañak, berriz, bere ofizioa hartu du gaitzat "Inprobisazioa eta komunikazioa"n, bertsolaritza aurpegi biko lana dela diosku: "plaza batera joatea eta irtetea eta zerbait esan beharra eta jendearengana iritsi nahi hori alde batetik gogorra da eta, bestetik, oso apustu polita". Bortayrou eta Jimenoren testuek euskara Ipar Euskal Herrian eta Nafarroan zertan den azaltzen digute, hots, hizkuntzaren statusa aitorpen ofizial beterik ez duen bi lurralde horietan. Bortayrouk euskararen argazkia eta lege-egoerarekin batera herri mugimenduaren borroka islatzen du; Jimenok, bere aldetik, Foru Hobekuntza, Nafarroako Euskararen Legea eta beste autonomia batzuk hizkuntza-eredua nola arautu duten aztertzen du.