Azterketak 21 - Presio fiskalaren jaitsiera nabaria, defizit publikoaren arrazoi

Azt21_Fiskalitatea.pdf 269.0 KB
2009ko fiskaltasunari buruzko txostena. Azken aldian, zerga-bilketaren urripena nabarmentasuneko gai bihurtu da komunikabideetako eztabaidetan. Gainera, instituzioak (Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua tartean) proposatzen ari diren gastu-murrizketak justifikatzeko argudiotzat erabiltzen ari dira urritze hori. Gastua murriztea, ordea, ez da diru-sarrera urriagoen arazoa zuzentzeko irtenbide bakarra, eta bilketa urriagoa, halaber, ez da soilik krisi ekonomikoaren ondorio. Gai horiexek jorratuko ditugu azterlan honetan. Horretarako, lehenengo, Hego Euskal Herrian bildutakoa eta zerga-bilketa horrek izan duen bilakaera aztertuko ditugu zehaztasunez. Hasteko, HEHn 2009ko urtealdian hitzartutako zergen bitartez bildutakoari erreparatuko diogu, zerga horien bilketak, 1998az gero, BPGd-arekiko izan duen bilakaerarekin batera. Azken urteetako txostenetan bezala, kolektibo bakoitzak batez beste aitortutako errenten bilakaera eta zerga-ikuskapenena ere aztertuko ditugu. Une berezi hauetan, ezinbestez landu beharreko gai deritzogu, gizarte-eztabaida sustatzekotan, diru-sarreren eta gastu publikoaren arteko erlazioari, eta sakon jorratu behar dira, era berean, zerga-bilketak izan duen gutxipenaren arrazoiak, eta gastu publikoa murriztearen edo ez murriztearen komenigarritasuna.