Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Nithya Nagarajan: Palestinako langile borroka globalizatzeko beharraz

Nithya Nagarajan: Palestinako langile borroka globalizatzeko beharraz

2017/03/13
Urteetan Zisjordanian bizi izan den ikerlari eta irakasleak, Palestinako lan munduko borrokarekin maila globalean aliantzak eraikitzeko beharraz hausnartzen du. Auzi nazionala konpondu arte zain egon gabe, auzi sozialari heltzen dion sindikalgintzaz eta mugimenduez hitz egiten digu. Lan mundurako pedagogia sortzeko beharra ere azpimarratzen du, horretarako aktibista eta irakasleen arteko espazio partekatuak sortuz. Jarraian 2016ko Munduko Foro Sozialean eman zuen hitzaldiko pasarte esanguratsuenak jaso ditugu.

Nithiya Nagarajan, Munduko Foro Soziala 2016

(...) Palestinan oso hedatuta dagoen esaera honetatik abiatuko gara: “Lehengo auzi kolonialari helduko diogu, eta gero Palestinako jendartean bizi den gizarte-injustiziei”.

“Irakasleen mugimenduaz” eta egungo “Gizarte Segurantzaren aldeko kanpainaz” eta langileen federazio independenteen inguruan nabarmendu behar da, justizia soziala eta klase-kontraesanak ezin dutela agenda nazionalen menpekoak izan.

Lanaren mundua zapalketa bikoitza pairatzen ari da. Alde batetik, Israelen kolonialismoa eta bestetik, langile mugimenduaren aurkako oldar neoliberala. Bi joerak egiturazkoak eta ideologikoak dira. Palestinako lan mundua irudikatzeko orduan, ezin ditugu sionismoa, kolonialismoa, AEBen inperioa eta berregituratze neoliberala kanpo utzi.

Israel-Palestina arteko dualtasunaz harago, ezinbestekoa da Palestinaren baitako kontraesanak kontuan hartzea. Hau da, gaurko Palestinako agintearen, langile mugimenduaren eta langile federazio nagusien papera aztertu beharra dago.

Honek galdera bat sortzen digu: norekin ari gara elkartasun aliantzak eraikitzen?

Estatuarekin batera, Palestinako langile mugimenduak ere -munduko beste leku askotan bezala- bilakaera dialektiko bat izaten ari dira; dominazio kolonialaren prozesu historikoen ildotik, kapital metaketaren eta klase eraldaketaren bidetik. Honek galdera bat sortzen digu: norekin ari gara elkartasun aliantzak eraikitzen? Oso garrantzitsua da, PLO-tik (Palestinaren Askapenerako Erakundea) kanpo geratzen diren erakunde independente eta sortuberrien gainean fokua jartzea.

Zelako lan baldintzak daude gaur egun Palestinan?

2012an elikagaien eta petrolioaren prezioaren gorakadaren aurka egindako manifestazioetan Zisjordaniako manifestariek errepikatzen zuten hurrengo esaldia, bereziki esanguratsua da “Palestinaren alde egiten dugu borroka, baina oraintxe defendatzen dugu irina”.

Hau da, Palestinaren determinazio librearen aldeko auziak garrantzitsu izaten jarraitzen du, baina aldi berean, langileen borroka ere erronka berriei aurre egiten ari da; kontrol bide berriak jasaten ari da, eta berregituraketa kapitalistatik eratorrita zapalketa eta zatiketa bide berriak pairatzen ari da.

Nazioarteko laguntza eta baldintza oso zorrotzen menpe, Palestinako Aginteak ikuspegi ekonomiko neoliberalarekin bat egin du. Mundu beste txoko batzuetan bezala, Palestinan ere, etxebizitza-jabetzak, finantzaketa eta hipotekaren bidez, kapital metaketa kontzentratzen ari da.

Gaur egun, Palestinan, mundu osoan zehar ikusten ari garen joera berberak ikus ditzakegu: finantziazio-dinamikak, merkantilizazioa eta lan munduaren jazarpena. Nazioarteko laguntza eta baldintza oso zorrotzen menpe, Palestinako Aginteak ikuspegi ekonomiko neoliberalarekin bat egin du. Mundu beste txoko batzuetan bezala, Palestinan ere, etxebizitza-jabetzak, finantzaketa eta hipotekaren bidez, kapital metaketa kontzentratzen ari da.

Aberastasuna eta baliabide ekonomikoak inoiz baino esku gutxiagotan daude, eta Palestinako enpresa multzo handienen esku kontzentratuta daude. Enpresa multzo hauek oso lotura estua gordetzen dute botere politiko, atzerriko kapital eta Israelgo kontraparteekin.

Zentzu honetan, lanaren munduak bataila asko borrokatu behar ditu. Lan-lege berriak aplikatu dira, enpresa handi eta sektore pribatuen eskariei erantzuna emateko. Honek Lan-legediaren, Gizarte Segurantzaren eta Lege sindikalen aldaketa ekarri du. Sindikatu berriak eta GKE asko jakitun dira, lanaren eta lanaren interesen kontra inoiz egon den erasorik handienetakoa direla. Kontziente dira erreforma hauek, lan munduan antolatzeko oztopoak, ezegonkortasun handiagoa, eta langabetuentzat babes sozialaren murrizketa ekarriko dituztela. Egun kezka handia sortzen dute sindikalisten babesak eta haien antolaketarako eskubideak.

Langile borrokak eta erresistentziak, zer itxura dute?

“Palestinako auzi soziala ezin da Israelgo zapalkuntza amaitu arte zain egon. Uste dugu gizarte justiziaren aldeko borroka, kolonialismoaren aurkako borroka zabal baterako ezinbestekoa dela”

Irakasleen mugimendua” eta “Gizarte Segurantzaren legearen aurkako kanpaina” oso borroka adierazgarriak dira. Neoliberalismoak dakarren modernotasun-paketearekiko kritikoak dira; askapena norberak nahi duena kontsumitzeko aukera gisa definitzen duen ideiaren aurkakoak.

Irakasleen mugimendua” nabarmentzekoa da, duintasunaren alde eta beneko ordezkaritzaren aldeko borroka izan zen. Honekin batera, badira beste sektore eta eskualde batzuetako borrokak ere:

- "Sindikatu Independenteen Federazio Orokorrak" bultzatutako “Gizarte Segurantzaren legearen aurkako kanpaina”. GFIU siglez ezaguna, (General Trade Union Federation in Palestine) sindikalgintza formaletik kanpo zeuden batzorde sindikalak bateratu ziren borroka honetan. Alderdi politikoekiko autonomia politikoa eta ekonomikoa dute.

GFIU sindikatuaren idazkari nagusiaren arabera, “Palestinako auzi soziala ezin da Israelen zapalkuntzarekin amaitu arte zain egon. Uste dugu gizarte justiziaren aldeko borroka, kolonialismoaren aurkako borroka zabal baterako ezinbestekoa dela”.

Sindikatu honek langileak ordezkatzeaz gain, pobrezia eta bazterkeria pairatzen duten gizarteko segmentuak ere ordezkatzen dituzte.

- “Osasun Publikoko Langileak” (Community Public Health Workers) beste sindikatu garrantzitsu bat da. Ez dira sindikatu handi bat, baina beraien borroka esanguratsua da, Osloz geroztik eratorri ziren zapalkuntza anitzei dagokien heinean. Oinarriko osasun sistema, gizarte mugimendu gisa ikusten dute, eta horrek neoliberalismoaren oldar indibidualista eta teknokratikoarekin topo egiten du.

- “Pentsamendu Sozialistaren Ekimena” (Zisjordania kokatuta dagoen eskola berri bat). Sindikatu formaletatik kanpo lan munduko pedagogia sortu nahi duen eskola dugu hau. Alternatiba aurrerakoi eta soziala bultzatzen dute langile komunitateetan, eskubideen berdintasunean eta justizian oinarrituta.

Borroka hauek zer eragin dute mugimenduaren nazioarteko elkartasunaren eraikuntzan?

Mundu mailan lan esparruan orokorrak diren auzietan arreta jartzea ezinbestekoa da. Nola baterako lan munduko borrokak? Langileen independenteekin nazioarteko elkartasuna, nola doituko dugu eduki estrategikoarekin?

Sakondu beharreko hiru auzi

1) Irudika dezakegu beste agertoki bat, Palestinako lan munduko borrokak eta lan borroka globalak partekatzen dituzten puntuak erdigunean jarriko dituena?

BDS (Boikota, Desinbertsioa eta Santzioak) eta beste mugimendu batzuk Palestinako auzia indigenen mugimenduekin eta Black Lives Matter mugimenduarekin erlazionatzen dute. Baina, kolonialismo, arrazismo eta inperialismoaz harago, zelan indartu dezakegu Palestinako borroka beste langile borroka batzuekin bategiteko ideia?

2) Palestinako jendartean bizi diren kontraesan eta tentsioak kontuan hartzeak, zalantzan jartzen du ordezkaritzaren auzia. Hau da, norekin ari gara elkartasun aliantzak eraikitzen?

3) Langile elkartasunaren eraikuntzaren oinarria, borrokaren bidez sortutako jakintza dela uste baldin badugu, nola indartu dezakegu ezagutza informal hau eta lan munduko pedagogia bat sortu? Honek ezinbestean, lan munduko bizipenak partekatzeko espazio globalak sortzea eskatzen digu, aktibista eta unibertsitateko irakaslean elkarlanean jarriz.