Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Koalizio Handia estali

Koalizio Handia estali

2017/05/02
Azkenaldian, eguneroko albistegiak jarritzeak esan nahi du, erremediorik gabe, EAJko burukideren bat (edo instituzio publikoetan duten ordezkariren bat) topatzea ELA kritikatuz kaliteta eskaseko argudio zein moduak erabiliz: proba daitezkeen gertaerak aldatuz eta 'ad hominem' salaketak erabiliz (hau da, sindikatu autonomoa izateagatik, eraso pertsonalak barne).

Landeia editoralaLandeiako editoriala

Dirudienez, errealitatea -ez ELA- ezkutatzea komeni den arazo bat da.

ELAk, haatik, ezin du errealitatetik ihes egin, bere lan materia baita, sindikatuaren atetik egunero sartzen baita: 2,3 euro orduko soldatak Bilboko hoteletako gelak garbitzen dituzten emakumeentzat, esklabotza baldintzak ia-ia AHTa eraikitzera datozen extremeñoentzat, prekarietatea eta pobrezia Bizkaiko zahar egoitzetako zaintzaileentzat, murrizketa insolidarioak DSBEn...

Baina manta hori ez zaie iritsiko PSE eta PPrekin osatzen ari diren Koalizio Handia estaltzeko. Geroz eta agerikoagoa izango da

Hori da errealitatea, eta ELAk, egoera salatzeaz gain, berau aldatzeko lan egiten du. Ez dago gehiago. Baina, ezta gutxiago ere. Gertatzen dena da, errealitate hori agerian jartzeak saldu nahi den euskal oasiaren irudi idilikoa zikintzen duela, gutxi batzuentzat zerga paradisua bihurtze bidean dena, hamarnaka mila pertsonek desberdintasun sozialak pairatzen dituzten bitartean.

Errealitate hori eraldatzeak berau ezartzen duen horri aurre egitea eskatzen du, eta gertatzen ari denaren ardura zati handi bat, orain EAJ agintean duten, Eusko Jaurlaritzari, diputazioei, udalei... dagokie. Sindikalismoa bezain zaharra den dialektika da, aldarrikapena, negoziazioa eta gatazka biltzen dituena. Hori ez du ELAk asmatu, baina honez gero, sindikatu gutxi batzuk besterik ez dute berau praktikan jartzen.

Nafarroan, ditugun desadostasunak gora-behera, Uxue Barkosek harreman hori zentzu demokratikoz onartzen duen bitartean, EAEn instituzio nagusiak gobernatzen dituen alderdiak (orain EAJ) erabaki du ELA bere jo puntuan jartzea, kausa handienek merezi duten suhartasunarekin. Eta hau guztia, herri honetako gehiengo sindikalak mespretxatuz.

Oker larri bat da: ELA ez dago EAJren kontra. Hasteko, gauza askoz garrantzitsuagoak dituelako egiteko. Eta ELAk neurri politiko batzuk -antisozialak- borrokatzen dituelako, ez sigla jakin batzuk.

Dena den, edozein herritar gai izango da zarata honetatik harago ikusteko: zeinekin onartu ditu EAJk EAEko 2017rako aurrekontuak? PSE eta PPrekin, azken mende erdian langile klasearen kontrako eraso handiena eragin duten berberekin. Era berean euskal autogobernua bortizkien borrokatzen duten indar zentralizatzaileak diren horiekin.

Hau ere beste errealitate deseroso bat da, EAJk ELAren kontrako hitz tona mordoxken azpian lurperatu nahi izan duena.

Baina manta hori ez zaie iritsiko PSE eta PPrekin osatzen ari diren Koalizio Handia estaltzeko. Geroz eta agerikoagoa izango da.

Espero dezagun ELA ez izatea errealitate hori salatuko duen erakunde bakarra.