Juan Garibi: Fiare urrats bat da eraiki nahi dugun ekonomia berrian

2013/11/13
Fiare.jpg
ELA Fiare proiektuko kidea da, zeinak 2014an bere finantza aktibitatea bere osotasunean abian jartzeko erronka baitu. Egunero irakurri behar ditugu krisiaren honen eragileek diren Finantza erakundeek administrazioetatik jasotzen dituzten dirutzak, beren zuzendarien soldata eta pentsio estralurtarrak, edo bultzatzen dituzten etxe kaleratzeak. Argi dago egungo finantza-eredua krisian dela, baina beste arlo batzuetan bezala, bada alternatiba: banka etikoa. Hortaz jardun dugu Juan Garibirekin abokatu ekonomista, Fiareren finantza aktibitatearen arduraduna.

Juan GaribiOro har, Zer da Fiare eta zergatik sortzen da?

Lehenik, azpimarratu nahi dut gu finantza krisia sortu aurretik sortu ginela, gure diagnostikoa ez dagoela berekin lotuta.

Jar dezagu Emaus-en adibidea: balio sozial ikaragarria duen proiektu batena arduradunak banku batera doaz diru esker eta honek eskatzen dizkie berme batzuk ezin dituztenak eman, izango dituzten mozkinak denboran zehar, esaterako, Emaus irabazi asmorik gabeko erakundea denean. Horrek eraginda erakunde hauek finantza sistemarekiko paraleloak diren instrumentuak garatzen hasten dira. Esaterako bono solidarioak, eguneroko beharrei erantzuten diotenak, furgoneta baten erosketa adibidez. Haatik, proiektu handiagoetarako banku baten beharra sentitzen da, existitzen diren bankuen parametro desberdinetan lan egingo duena.

Erantzuna ez da beraz bankuz aldatuko dut: erantzuna izan behar du “ekonomiaz aldatu behar da”. Eta Fiare urrats bat da bide horretan

Elizaren esparruan bazegoen giroa diru modu kontzientean inbertitzen hasteko, banka eta armagintza lotzen zituen azterketa batek bultzatuta. “Nik dirua bankuan uzten dut, baina zer egiten du bankuak nire diruarekin?” hausnarketa sortu zen. Gogoeta horretan ez da erreferentziarik egiten bankuen praktikei: sistema ongi ibili izan balitz ere motibazioa bazegoen. Nik gizarte desberdin bat nahi dudala, ekonomia desberdin bat behar dut, eta nola ez finantza desberdinak.

Hasierako diagnostiko horretatik hasten zarete urratsak ematen egungo Fiarera iritsi arte?

Hala da. 2002An Fundazio bat sortzen da diagnostikoak, azterketak eta proposamenak egiteko. Banku bat duen Fundazio bat gara hortaz: irabazi asmorik gabeko erakunde batek bere baloreak pasatzen dizkio bankuari, mugimendu asoziatiboaren baloreak.

Hasiera batean53 erakunde sartzen dira, Elizaren ingurukoak, nazioarteko lankidetzan dabiltzanak, integrazio sozialean ari direnak... Egun 90 dira partaideak -ELA horietako bat da- eta esparrua asko hedatu da: nekazaritza mundua, sindikala, GKEak... Fiareren ikuspegia orain zabalagoa da, gizarte zibil antolatuaren ordezkaritza sendoa bihurtu da.

Hasieratik mikrokredituetako esperientzietan parte hartu genuen eta Europako sareetan sartu ginen jakiteko zertan zebiltzan beste lekuetan. Europa iparraldean kezka nagusia energia berriztagarriak eta nekazaritza ekologikoa ziren. Hegoaldean, batez ere bankuen irabazi asmoaren kontrako salaketa. Fiare hor kokatzen da: ulertzen dugu irabazi asmo hori dela gaitz guztien iturburua. Horregatik gure apustua proiektu garden eta demokratikoak dira.

2004ean Fiarek bere finantza ibilbidea abiatzen du, baina mugekin.

2004an beste urrats bat ematen da. Erabakitzen da alternatiba ideologikoaz gain finantza erakunde bat sortu behar dela. Espainiako Bankuak bi baldintza eskatzen dizkigu: lehena, finantza aktibitate etengabea egin dela egiaztatzea; bigarrena inbertsoreak, 5 milioi euroko gutxieneko bolumena.

Erronka ikaragarria zen. Aurrezkia lortu behar zen, inbertitu, aktibitatea sortu... eta hori guztia gardentasun eta demokrazia maila altuenarekin. Erronka... eta arazo bat, finantza produktuak saldu behar baikenituen finantza erakunde bat izan gabe. Hala, asko bilatu ondoren, Banca Popolare Etica-rekin harremanetan jarri ginen, kreditu kooperatiba bat Italian banku oso gisa lan egiten duena, eta beraien agente esklusibo bihurtu ginen.

Banca Popolaren produktu eta zerbitzu guztiak eskaintzen ditu irabazi asmorik gabe, demokrazia kooperatiboa erabiliz eta behetik gora lan eginez. Hortaz gain, erakunde gainbegiratua da Europar Batasuneko deposituen berme funts baten barnean.

Beraz, Fiare bi gauza da aldi berean: bidezko gizarte baten zerbitzura egongo den ekonomia bat eraikitzeko asmoz finantza merkatuetan alternatibak sortzeko bokazioa duten pertsonen eta erakundeen sare bat. Eta era berean, estatuan lan egiten duen enpresa bat Banca Popolare Etica-ren agente gisa.

Banku gisa lanean 2005ean hasi zineten?

Bai, 3.000 euroko depositu minimoak onartuz 2 edo 4 urtetarako. Bilbon bulego bat zabaldu genuen bi pertsona kontrataturekin, euriborren araberako interes tipo bat eskainiz. 2008 eta 2011 artean zailtasun ikaragarriak izan genituen bezeroak lortzeko, bankuek dirua behar zutelako eta interes

Zer proiektu mota finantzatzen ditu Fiarek?

Eragin sozial positiboa duten proiektuei soilik mailegatzen die dirua Fiarek. Ez da zerrenda itxi bat, bat banaka erabakitzen da ikusteko oinarrian dituzten baloreak ezagutzeko. Behin dokumentazioa aurkeztuta azterketa ekonomiko-finantzario bat eta azterketa etiko-sozial bat egiten dira.

Hipotekarik ez duzue ematen?

Norbanakoei ez. Haatik, ematen ditugu hipotekak kooperatiba-etxebitzitzak edo apartamentu tutelatu autoeratuak eraikitzeko, indar handia hartzen ari den jarduera bat.

Fiare Bilbon sortu zen baina Euskal Herrian eta estatuan zabaldu da.

Langile kopuruan, lekuetan eta sareetan hazi gara. Madrileko gizarteak antzeko prozesu batean bere asoziazioa sortzen du, berdin Barcelonan... eta Fiare S.L.-rekin akordio batera heltzen dira. Guztiak gara Fiare. Eraikitze federala egin da.

Pixkana pixkana hazten goaz. Urtean 300 bezero berri lortzen ditugu eta 5 milioi euro inguru mugitzen ditugu.

Lan egiteko modu demokratikoa azpimarratzen duzue.

Lehen bultzada politikoa, Fundazioa, erakundeek ematen dute, baina bankua erakunde eta pertsonek eratzen dute. Eta guztiek, jarri duten diru kopurua gora-behera, bozka bat dute.

Erakundeak Fundazioan eta kooperatiban (bankua) daude. Pertsonak, soilik kooperatiban.

2014 berebiziko garrantzia duen urtea izango da Fiarentzat. Zer gertatuko da?

Orain aldaketa traszendental bizi dugu Fiareren historia laburrean. Alde batetik, 2014ean estatuko 11 lurralde asoziazioak Fiare Fundazioa sartuko dira.

Beste alde batetik, eta 2004ean Espainiako Bankuak ezarri zizkigun baldintzei erantzunez, ezarritako helburuak (kapitala, finantza aktibitatea, bezeroak...) betetzen ari gara zailtasunak zailtasun. Baina 10 urte hauetan bankuen erregulazioa asko aldatu da, baita merkatua ere. Ez ahaztu legediak banku txikiak onartzeko joaera zaildu egin dela, bankuen kontzentrazioa bultzatzen baitute.

Horrek egoera zail batean jarriko zintuzten ezta?

Hasieratik Fiaren erabaki genuen ez ginela betiko banku tradizionalarekin elkartuko. Beraz beste aukerarik ez dugunez, eta gainera aukera onena da, dagoeneko gure baloreekin lanean dabiltzan erakundeekin eraikiko dugu etorkizuna.

Banca Popolare Eticarekin akordio bat lortu dugu, italiarra izateari utziko dio eta EBn arituko da. Dituzten 40.000 bazkide italiarrei estatuko 5.000 gehitu dizkiogu eta Europa mailako kooperatiba sortu dugu; gure proiektu lokala globala bihurtu dugu.

Banca Popolarek esan dio Italiako gobernuari 2014an Bilbon bulego bat irekiko dugula aktibitate zuzenaren abiapuntu bezala. Honek zerbitzu gehiago eskaintzea ahalbidetzen du eta kontu korronteak eta debito txartelak martxan jarriko ditugu. Jauzi erraldoia da.

Zer punturaino uste duzu krisiak bultza dezakeela aurrera Fiare bezalako proiektu bat?

Egia da finantza krisiak interes handiagoa piztu duela banku etikoan. Lehen sistema gaizki zebilela azaltzen zenuenean aurpegi arraroarekin begiratzen zintuzten. Orain ez da inor konbentzitu behar. Bizi dugu momentua bat guztiok bankuen kontra gaudena, kaltetu gisa. Ez da hainbeste jendeak beste finantza batzuk behar ditugula jabetu dela, baizik eta haserre dagoela egungo sisteman galtzen atera delako.

Arazoa sakonekoa da, nork erabakitzen du zer egiten den bankuetan, nork erabakitzen du arrisku saria. Horregatik eskaera asko jasotzen ditugu orain, baina pixka bat sakonduta ikusten duzu alternatiba ekonomikoa bilatzen dutenak askoz gutxiago direla

Erantzuna ez da beraz bankuz aldatuko dut: erantzuna izan behar du “ekonomiaz aldatu behar da”. Eta Fiare urrats bat da bide horretan.

Laburbiltzeko, alternatibetan lanean jarraitu behar da.

Dudarik gabe. Gizartearen ikuspuntutik gertatu den guztia barneratu behar dugu. Krisi global hau ez da arazo puntuala; egoera berri bat bizi dugu, eta epe laburrekoa. Onartu behar da enpleguaz, lan banaketaz, lanaldi murrizketaz, fiskaltasun justu eta solidarioaz hitz egin behar dela. Minijobs-ak ez dira ezeren alternatiba: gizarte bazterketako enplegua da. Gaizki dabilela egiaztatu de eredu honi alternatibak aurkitu behar dizkiogu.

Hasteko industria politika desberdin bat behar dugu eta zerga-politika desberdina. Eta eztabaida horiek ez badira serioski hartzen kalse politikoa eta gizarteko jende gehiena shock egoeran baitako brote berdeen zain. Hausnarketarako prest egiteko, onartu behar da dagoeneko gizarte desberdin batean gaudela. Lehengoa ez da itzuliko berriro.