Josu Txuekaren hitzaldia Lizarran

2011/10/03
Hurrengo ostegunean, urriaren 6an, gauzatuko da ekitaldia, Lizarrako Musika Eskolan, “Desde SOV a ELA: transformación y cambio en un sindicato centenario” izenburupean

ELA sindikatuak bere 100 urte ospatuko ditu hurrengo ostegunean, urriaren 6an, Lizarrako Eskola Musikan (Coronación plaza, 1), Josu Txueka Intxustaren hitzaldi baten bidez. Aurtengo egitarau zabalaren barruan kokatzen da ekitaldia, eta udazken honetan segituko du Nafarroako hainbat tokitan. Kasu honetan, arratsaldeko 7etan hasiko da hitzaldia, “Desde SOV a ELA: transformación y cambio en un sindicato centenario” izenburupean. Ekitaldia irekia izango da, eta ELAren afiliatu, delegatu nahiz lagunak gonbidatuak zaudete. Etor daitezke ere Nafarroako historiari buruzko zerbait gehiago jakinmina dutenak, noski. Jakina denez, Josu Txueka EHUko irakaslea eta liburu batzuen egilea da, “Gurs, el campo vasco” eta “Nacionalismo vasco en Navarra durante la II República (1931-1936)”, besteak beste.

Josu Txuekaren artikulua argian: ELAtik SOVera.Sindikatu abertzalearen metamorfosia