IRRINTZINA, klima belaunaldiaren irrintziaren filma. Lagun dezagun!

2016/10/20
irritnzina.png
Irrintzina -klima belaunaldiaren irrintzia- Alternatiba justizia klimatikoaren aldeko mugimenduaren sorrera kontatzen digun filma da.

Crowdfunding bidez zure laguntza emateko klikatu hemen!

Irrintzina -klima belaunaldiaren irrintzia- Alternatiba justizia klimatikoaren aldeko mugimenduaren sorrera kontatzen digun filma da. COP21ri begira eta gailurraz harago ere, Baionako militante batzuek Frantzian inoiz ikusi gabe gabeko mobilizazio bat antolatu asmoz abian jarri zuten apustu zoro baten istorioa dugu.

 

Teaser N°1-IRRINTZINA, le cri de la génération climat from fokus 21 on Vimeo.

Baionatik Parisera, Frantzia eta Europako errepideetatik, urte eta erdiz aldaketa klimatikoaren alternatibak ezagutarazteko engaiamendua marrazten digu filmak.  Era berean, banketxe eta erregai fosilen multinazionalen aurka egindako Ekintza Zuzen Ez Biolentoak.

Irrintzina alarma oihua da, bai, gure munduaren gainbeheraren alarma oihua. Baina baita ehundaka militantek jaurtitako poz oihua ere:  konturatu direlako haiek elkarrekin ezer egiten ez badute, beste inork ez duela egingo haien ordez. 

Teaser N°2-IRRINTZINA : le cri d'Edgar Morin pour le climat from fokus 21 on Vimeo.