Gipuzkoako egoitzetako emakumeen borroka eredugarria

2015/05/28
resileire.jpg
Gipuzkoako adinekoen egoitzetako emakumeak borrokan daude. Ekainaren 1etik aurrera greba mugagabea hasiko dute oraindik hitzarmenik itxi ez duten sektoreko emakumeen %40 inguruk. Egoitzetako eta eguneko zentroetako langile gehienak emakumeak dira, eta hori ez da kasualitatea. Emakumeek egiten dute etxeetan oraindik ere ikusezina eta aitortu gabea den zaintza lana. Era berean, andrazkoak dira lan merkatuan zaintzaile enpleguak dituztenak ere.

 

Leire Txakartegi, Berdintasunaren arduraduna, Landeia 205

Gipuzkoako adinekoen egoitzetako emakumeak borrokan daude. Ekainaren 1etik aurrera greba mugagabea hasiko dute oraindik hitzarmenik itxi ez duten sektoreko emakumeen %40 inguruk.

Egoitzetako eta eguneko zentroetako langile gehienak emakumeak dira, eta hori ez da kasualitatea. Emakumeek egiten dute etxeetan oraindik ere ikusezina eta aitortu gabea den zaintza lana. Era berean, andrazkoak dira lan merkatuan zaintzaile enpleguak dituztenak ere.

Sektore hauetako emakumeen borroka zaintza lana ikusezina izatetik ikusgarria bihurtzera egindako bidea izan da, lan baldintza prekarioetatik duintasunera.

Azken urteetan ELAn izan ditugun borrokarik luzeenak emakumeenak izan dira, sektorerik prekarizatuenetan, zituzten lan baldintzen abiapuntua oso baxua zelako. Sistema kapitalista honetan oinarrizkoa den printzipio baten aurka joan dira emakume hauek, zirrikitu bat zabaldu dute sexuaren araberako lanaren banaketan eta emakumeek egiten dituzten lanen gutxiestean.

Borroka sindikala eta feminista uztartu dituzte era praktiko batean.

Sektore hauetako emakumeen borroka zaintza lana ikusezina izatetik ikusgarria bihurtzera egindako bidea izan da, lan baldintza prekarioetatik duintasunera. Gogoratu besterik ez dago Gipuzkoako     egoitzetako emakumeen azken greba, luzea eta gogorra. Diputazioak lan baldintzak hobetzeko dirua jarri arren, Adegik ez zuen onartu nahi oinarrizko aldaketarik, emakumeen prekarietatea ezinbestekoa zaiolako etekinak handi-    tzeko.

Aurtengo negoziazioan ataka beretsuan gaude. Gipuzkoako patronalaren ezezko borobilaren aurrean     egoitzaz-egoitza hitzarmenak lotzen ari dira emakume hauek, Espainiako lan erreforma lantokietatik kanpo mantenduz eta lan baldintzetan aurrera eginez.

ELArentzat eredu dira borroka hauek! Baina ezin gara miresmen soilean geratu. Sindikatu osoak dauka asko ikasteko borroka hauetatik. Izan ere, langilerik prekarioenentzat tresna baliagarria izan nahi badugu emakumeen eskubideen aldeko borroka giltzarria izan behar da gurean. Genero ekitatea bultzatu nahi badugu andreen interesak ere eraginkortasunez ordezkatu behar ditugu, emakumeak langile klasearen erdia garelako, klase honen aurpegiak geroz eta anitzagoak diren honetan.

Bizitzaren iraupena erdian jarriko duen eredu berri baten alde egin nahi dugu ELAn. Horregaitik, zaintza lanaren     duintzea helburu duen ekintza sindikala estrategikoa da     sindikatuarentzat. Horretan dihardugu!

Gora emakumeen borroka!