Ekonomia Sozial Solidarioa: patronala ala langile mugimendua?

2014/12/03
irudia.png
Hasi eraikitzen eta bizitzen amesten duzun gizarte hori. Horra ekonomia sozial eraldatzailearen (ESE) indargune nagusia. Behin ezagututa, behin bertan murgilduta, aurrera begira jarriko zaituen txinparta bat jabetzen da zutaz, yes we can. Horrek ez du esan nahi ESEa errealitate uniforme bat denik. Agerian utzi zuen atzo eztabaida batek Zaragozan ospatzen ari de ESEaren Nazioarteko Lehen Jardunaldian .

 

Unai Oñederra, Manu Robles-Arangiz institutua, Emeki Kunama-n.

Unai Oñederra

Hasi eraikitzen eta bizitzen amesten duzun gizarte hori. Horra ekonomia sozial eraldatzailearen (ESE) indargune nagusia. Behin ezagututa, behin bertan murgilduta, aurrera begira jarriko zaituen txinparta bat jabetzen da zutaz, yes we can.

Horrek ez du esan nahi ESEa errealitate uniforme bat denik. Agerian utzi zuen atzo eztabaida batek Zaragozan ospatzen ari de ESEaren Nazioarteko Lehen Jardunaldian .

REAS Madrid-eko Marcos de Castrok, esaterako, ESEa elkarrizketa instituzionaleko mintzakide ofizial gisa onartuko duen lege bat nahi du, oraingoz pribilegio hori patronalaren eta sindikatuen eskutan baitago soilik. “CEOEk ez gaitu ordezkatzen, beraiek esan ziguten jabetzaren ikuspegi desberdina daukagula. Baina, norbaitek al daki zein ordezkaritza maila duen CEOEk? Nola neurtzen da hori?” Euskal Herrian egiten dugun gadera bera bota zuen Madrileko REASekoak.

Sindikatuek ere ez gaituzte ordezkatzen. Guk gure ordezkaritza propioa behar dugu, plataforma unitario batean. Europan urteak dira Gizarte Elkarrizketa ESEarekin ere egiten dela. Era berean ESEak infantilismoa gainditu eta gai guztietaz hitz egin behar du: fiskalitateaz, politika ekonomikoaz…”

Saio berean zegoen CEPESeko ordezkariak (Economia Sozialeko patronala) arrazoiaren zati bat eman zion. “Gu patronala gara baina CEOEk ez digu lekurik uzten elkarrizketa mahaian. Monopolioa nahi du. Hori oso erraz konpon liteke erabaki politikoa baita. Gertatzen dena da CEOEk mehatxu egiten duela: hauek onartzen badituzue ni banoa. Bestalde, kontuz fiskalitateaz eta beste gai batzuri buruz hitz egiteaz, hor iritzi desberdinak izan ditzakegu eta.”
Jordi Estivil (Xarxa d’Economia Solidaria) ez dator bat ordea: “Elkarrizketa soziala II. Gerra mundu ondoren sindikatuak ongi lotuak izateko amarrua izan zen, pastelaren zati baten truke. Zer emaitza eman du Europako Gizarte Elkarrizketa horrek? Zerua promestu ziguten, baina zerbait lortu al da? Ez didatze emaitza zehaztik aurkeztu.”

Mahai horiek ez dute ezertarako balio indar-harremanik ez baduzu, eta ESEak indarra izateko egin behar duena da auzoetan ESEko proiektuak garatu. Horrela irabaziko du indar-harremanean. Batzuk mahai horietan parte hartu nahi duzuela? Parte har ezazue, guk ez

Jordik Catalunyarako Catalunyako legebiltzarraren agindupean prestatzen ari diren ESEko legea aurkeztu zuen, 12 herrialde desberdinetako legeak aztertu ondoren Ekuador (edukiengatik) eta Italia (prozesuagatik) hartu dituzte eredutzat. Argia izan zen Jordi: “guk egingo dugun proposamena maximozkoa da. Badakigu ez dugula indar-harremanik lege hau dagoen bezala aurrera ateratzeko, baina guretzat garrantzitsuena prozesua bera da. Jendearekin lege honetaz hitz egin, pedagogia egin, kontzientziazio lana egin. Prozesu amaieran alderdiei aurkeztuko diegu. Orduan esan beharko dute zer pentsatzen duten, zer egingo duten. Nahiz eta ez ezer egin, guk kontzientziazio prozesua burutua izango dugu jendearekin.”

XESeko Joan Lluisek esan zuen Ekonomia Soziala zer den adierazteko orduan ez diotela forma juridikoari eman lehentasuna bere ustez kooperatiba ugari baitaude kooperatibistarik gabe. “XESen adibidez, Ekonomia Solidarioa egiten ez duten erakundeak onartzen ditugu (ekonomia solidarioa babesten duten sindikatu eta auzo elkarteak adibidez). Guk ekonomia eraldatu nahi dugu, ez baitugu sinisten ekonomia kapitalistan. Ez badugu horretan burua, partxe batzuk jartzen besterik ez gara ibiliko.”

Amaieran danbatekoa eman zuen Brasiletik etorritako Rogerio Dallok (COLACOT, Porto Alegreko aurrekontu partehartzaileak bultzatzen dituen elkartea) “zer da patronal gisa mahai batzuetan parte hartu nahi izate hori? Barkatuko didazue baina gu langile mugimendua gara!” eta hori argi ez badugu, akabo.