CAN: Eta hemen ez da ezer gertatu. Nafarroako Kutxaren hazkunde eta galeraren kronika

2015/03/16
JOXERRA SENAR.jpg
Nafarroako Kutxaren desagerpena azken urteetako gertakari historikorik garrantzitsuena izan da. Ez da izan titulu hori jaso zezaketen beste gertakaririk falta ez zelako. Yolanda Barcinaren agintaldi tirabiratsua gorabehera politikoez josita egon da, eta bazen non aukeratu. Halere, ez dago CANen desagerpenari itzal egin diezaiokeen beste ezer. Azken batean, Nafarroako gizartean irmo errotutako 92 urteko erakunde baten galera ez luke inoiz oharkabean pasa behar. Paradoxikoki hori egiten ahalegindu dira denbora luzez UPNko eta PSNko ordezkari politiko nagusiak.

Joxerra Senar, CAN: eta hemen ez da ezer gertatu. Nafarroako Kutxaren hazkunde eta galeraren kronika, Pamiela eta Manu Robles-Arangiz fundazioa.


Nafarroako Kutxaren desagerpena azken urteetako gertakari historikorik garrantzitsuena izan da. Ez da izan titulu hori jaso zezaketen beste gertakaririk falta ez zelako. Yolanda Barcinaren agintaldi tirabiratsua gorabehera politikoez josita egon da, eta bazen non aukeratu. Halere, ez dago CANen desagerpenari itzal egin diezaiokeen beste ezer. Azken batean, Nafarroako gizartean irmo errotutako 92 urteko erakunde baten galera ez luke inoiz oharkabean pasa behar. Paradoxikoki hori egiten ahalegindu dira denbora luzez UPNko eta PSNko ordezkari politiko nagusiak.

Hasieran isiltasunarekin eta gero kezko hesiekin beste aldera begiratu nahi izan dute, ez diezaien inork bada ez bada ere zuzenean galdekatu euren erantzukizun zuzenaz. Urtetan aurrezki kutxak Nafarroako ekonomian duen garrantzia goraipatu duten agintariek bat-batean normaltasunez hartu dute bere desagerpena. Bigarren mailako zerbait balitz bezala. Nafarroako Diputazioak 1921ean sortutako erakunde batek Caixabanken eskuetan amaitzea bere horretan ona izan beharko lukeen bezala. Nafarroako gizarte osoarena izan behar lukeen erakunde baten erabaki ahalmena lurraldetik kanpo ateratzea zori onekoa balitz bezala. Ez al da bada zorte onekoa Espainiako finantza krisiaren erdian erakunde sendo eta handi baten eskuetan amaitzea?

UPNko eta PSNko agintariek presa dute. Nafarroako Kutxaren desagerpenaren atala zuri gelditzea nahi dute. Laster pasa nahi dute orrialdea eta herritarren arreta eguneroko agenda mediatikoaren beste ataletan iltzatuta geratu dadila. Bada ez bada ere. Nafarroako Kutxa historia da. Hobe da iraganaz ahaztea. Eta hemen ez da ezer gertatu.

Alferrik. Azken bi urteetan amnesia kolektiboaren aurka borrokatu dute gizarte eragileek. Ekimena batez ere Kontuz elkarteak hartu du, eta bere ikerketek balio izan dute Nafarroako Kutxaren galeraren kontakizunaren liburua edukiz betetzen hasteko. Hari horretatik tiraka hasi da korapiloa askatzen, eta herritarrek ordura arte ezezaguna zitzaien datu ugariren berri izan dute. Liburu honek ere bere ekarpena egin nahi du zentzu horretan, eta azaldu zerk eraman zuen Nafarroako Kutxa bere galbidera.


Euskalerria Irratiak Joxerra Senarri egindako elkarrizketa: