Bankiaren sozietate nagusiaren nazionalizazioa

2012/05/21
Boletin 17-05-2012 euskaraz-1.jpg
Mikel Noval eta Idoia Intxaurbe, ELAko Ezterketa bulegoa / Joan den astean estatu espainiarrak Bankia taldea nazionalizatuko duela ezagutu genuen. Bankuen Berregituraketa Antolatuaren Fondoak (FROB) Bankiako kapitalaren %45eko zeharkako titulartasuna izango du. FROB-ak BFA-ren (Banco Financiero y de Ahorros) %100a bereganatuko du, bigarren honek Bankiaren %45a kontrolatzen duelarik.

Proposatutako nazionalizazioa 4.465 milioi kapitalean bihurtuz egingo da (zenbateko hori 2010ean Estatuari eskatutako maileguaren zenbatekoarekin bat dator, eta argi zegoen ez zutela itzuliko).
Gobernuak Bankian beste 7.000 milioi euro sartuko dituela uste da, baldintzatutako mailegu baten bitartez ordaintzeko baina seguruenik kapital bihurtuko dena. Honek esan nahi du Bankiak 12.000 milioi euro jasoko ditutela diru-kutxa publikotik (Hezkuntza eta Osasuneko murrizketak 10.000 milioi euro batzen dituzte). Baina hori ez da dena. Azken urteetan Bankiak hainbat diru laguntza jaso ditu jarraian ikusiko dugun moduan:

• 2012ko programaren kargura, BFAk 12.000 milioiko bermea jaso du,2009ko programaren kargu, Bankia osatzen zuten kutxek 7.500 milioi euroko bermea jaso zuten eta 2008ko programaren kargu beste 15.000 milioi. Berme guztien batura 27.500 milioi eurokoa da. Nahiz eta Estatuak ez duen zenbateko hori ordaindu behar, bere gain hartzen du arriskua.

• 2011n egindako Salmenta Eskaintza Publikoaren bitartez 3.000 milioi euro jaso zituen.

• EBZ-k egindako azken enkantean,Bankiak 25.000 milioi euro eskatu zituen (diru gehien eskatu zuen erakundea) %1eko interesarekin 3 urtetara. 2011Ko abenduan egindako enkantean ere 15.000 milioi eskatu zituen.

Behin erakundeak diru guzti hau jaso ondoren Gobernuak onartzen du Bankiak gutxienez beste 7.000 milioi euro behar dituela (zenbatekoa 10.000 milioi eurorainokoa izan daiteke).
Nahiz eta diru kopuru hori jaso izan, gaur egun Bankiak 31.800 milioi euroko aktibo kutsatu ditu (BPGd-ren %3a).

Azpimarragarria da baita, orain dela pare bat asterarte Bankiako presidente izan den Rodrigo Ratos, 2011n 2,34 milioi euroko ordainsari finkoa jaso zuela (260 aldiz Lanbide arteko Gutxieneko Soldata). Gainera, Bankian 2 urte eman ondoren (2010eko urtarriletik) 1,2 milioi eurosko kalteordaina jasoko du dimisioa aurkeztearren.

Onartezina da Gobernuak Ongizate Estatuaren aurka doazen murrizketak aplikatzea eta bestalde bankuari horrenbeste diru ematea.