2010eko lan erreformaren azterketa juridikoa

2010/11/19
Manu Robles-Arangiz Institutua Fundazioak, ELAren Azterketa Bulegoaren “23. Azterketak” argitaratu du. Ale berezi honetan berriki espainiar Estatuko legebiltzarrean onartu den lan erreformaren azterketa juridikoa egiten da.

Txostenak lege beraren egitura jarraituz egiten du erreformaren edukien azterketa. Lege berriak eragina izango duen ataletan erreforma onartu aurreko legeak zioena, eta orain dioena erkatuko ditu. Aztertzen diren sail nagusiak honokoak dira:

- Kontratazioekin lotutako neurriak.

- Kontratu amaieretan onartutako aldaketak.

- Barne malgutasuna eta lanaldi murrizketak bultzatzeko neurriak.

- Beste zenbait aldaketa.

 

Azterketa irakurri