"Crímenes y represión franquista contra ELA" liburuaren aurkezpena

2016/07/15

"Crímenes y represión franquista contra ELA" liburuaren aurkezpena

Uztailaren 18an, 11:00etan, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, "No pudieron romper el cerco. Crímenes y represión franquista contra ELA" liburua aurkeztuko dute Joxeangel Ulaziak, egilea, Josu Txuekak, historialaria, eta Xabi Anzak, Manu Robles-Arangiz Fundazioko Presidentea. Liburua Pamiela argitaratuko du, Manu Robles-Arangiz Fundazioarekin lankidetzan.

"Gure militantziaren lanak ez duela ezertarako balio esan nahi digute?"

2016/07/15

"Gure militantziaren lanak ez duela ezertarako balio esan nahi digute?"

Kontua oso erraza da: nork aukeratzen du ordezkaritza sindikala? Langileek aukeratzen dute? ala gobernu eta patronalak aukeratzen dute? Eta gobernuak egiten duen proposamena oso larria da, norekin negoziatzen den erabakitzeko eskubidea ematen diolako, ez langileek aukeratu dituzten pertsonei, ez gehiengo sindikalari, baizik eta gutxiengoari, enpresak, enpresariak edo patronalak aukeratzen duen hari.

Amaia Muñoa:"Arlo sindikala eta soziala sendotu, burujabetza behetik eraikitzeko"

2016/07/15

Amaia Muñoa:"Arlo sindikala eta soziala sendotu, burujabetza behetik eraikitzeko"

"Nire asmoa da ELAk nazio prozesuan duen papera nola ulertzen duen azaltzea. Orain 40 urte ELAren birfundazioa ekarri zuen III. kongresuan, aldaketa asko bai, baina funtsa mantendu zen: klase sindikatu abertzale izaera. Eredu sindikalaren inguruan erabaki ezin hobeak hartu ziren. Gaur egun dugun indarra eta hedapena soilik azal daiteke orduan egin zen autonomiaren aldeko apustu ausart horregatik. Kongresu horretan onartu ziren printzipioek guretzat separa ezinak diren bi elementu lotu zituzten: klase erreferentzia eta ...

Luxuzko hizlariak Nazioarteko Topaketa Ekosozialistetan Bilbon

2016/07/15

Luxuzko hizlariak Nazioarteko Topaketa Ekosozialistetan Bilbon

Irailaren 23tik 25era Bilbon ospatuko diren Nazioarteko Topaketa Ekosozialistetan izango ditugu besteak beste: Daniel Tanuro, Zoe Konstantopoulou, Eric Toussaint, Jorge Riechmann, María Pazos, María Eugenia Rodríguez Palop, Maxime Combes, Tchenna Fernandes Maso, Yayo Herrero, Luis González Reyes, Marta Pascual Rodríguez, Mikel Otero, Ramón Zallo, Conrad Kunze, Alba del Campo, Elizabeth Peredo Beltran, Emilio Santiago Muíño, Gorka Bueno, Iñaki Barcena, Leire Urkidi...

Urgentzia ekologikoa eta larrialdi soziala: erronka ekosozialen aurrean alternatibak eraikiz

2016/07/14

Urgentzia ekologikoa eta larrialdi soziala: erronka ekosozialen aurrean alternatibak eraikiz

Guk, Euskal Herriko, Estatu Espainiarreko, Suitzako eta Europako beste herrialde batzuetako mugimendu sozial, sindikatu eta erakunde politiko desberdinetako pertsonok, 2016ko irailaren 23tik 25era Bilbon (Euskal Herrian) izango diren Nazioarteko III. Topaketa Ekosozialistetara gonbidatzen zaituztegu. Euskal Herriko III Topaketa hauek, Genevan 2014ko urtarrilean I. Topaketen eta Madrilen, 2015eko ekainean izan ziren II. Topaketen jarraipena dira.

Kontrabotere autonomo eta indartsu baten garrantzia

2016/07/13

Kontrabotere autonomo eta indartsu baten garrantzia

"Nola neurtzen dugu aldaketa prozesu bat aurrera egiten ari den ala ez? Neurtzeko adierazle nagusia ez litzateke oinarrizko soldataren igoera izan behar. Nire ikuspegitik, aldaketa-prozesua neurtzeko elementu nagusia aldaketa horren eragile diren erakunde eta gizarte mugimenduen indarra da". Pablo Solónek Boliviako aldaketa prozesuaz ekainaren 15ean Iruñeko Katakraken eman zuen hitzaldiaren transkripzio euskaratua argitaratu dugu Dokumentuak 34 liburuxkan.

Albiste gehiago

 

koadro zuria (hutsa)

Joxeangel Ulazia liburuaren portada

Bideoak ikono txikia

Gure liburutegia ikono

hiztegia

 

artxiboa

Jesse eta beste batzuwen binetak